dar-dar produkzioak 2000. urtean Asier eta Iker Zinkunegi anaiek sortu zuten Legorretan (Gipuzkoa).
Proiektu hau beti izan da bizia eta moldakorra. Hasiera batean antzerki ekoizpenean oinarritu zen gure ekimena eta 8 ikuskizun sortu eta banatu ditugu:
- Haurrentzat: "Alizia bitxikerien lurraldean", "Pinotxo", "Andersen, ahatetxo itsusia" eta "Egizu lo, Tartalo!"
- Gazte eta helduentzat: "Gaurko menua" eta "Etzi".
- Adin guztietako ikusleentzat: "Eta zer?" eta "Eta zer? II".
Gure proiektuaren bilakaerak era natural batean antzerkiaz gain beste kultur proiektu batzuk sortzera eraman gaitu. 2005ean erakusketak sortzen eta banatzen hasi ginen. Gaur arte bi izan dira formatu honetan sorturiko proiektuak.
- Hans Christian Andersen, idazlearen ipuinen inguruan.
- Babel: munduko ipuinak, munduko kulturak.
Urte hauetan, ekintza edo gala desberdinetarako enkarguzko ikuskizunak ere sortu ditugu:
- Kirol Gala 2006 (Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, sala Kursaal Donostia).
- Giza Eskubideen Gala 2008 (Donostiako Udala, Victoria Eugenia Antzokia).
- Artea eta Giza eskubideak Haur eta Gazteen XI.ekitaldiaren sari banaketa 2015 (Donostiako Udala).
Azken urte hauetan, gizartean sakonago eragiteko beharrean sentitu gara.
Une honetan, antzerkia eta erakusketez gain, gizarte ekintza eta kultura uztartzen dituen proiektu integralak, horizontalak eta zeharkatzaileak sortzen eta garatzen hari gara herri desberdinetan.
2014/2015: "Kultur aniztasunaren bidetik integrazioa lantzen" proiektua sortu eta garatzen ari gara Legorretan(Gipuzkoa).
2015/2016: "Giza Eskubideak Herrira Ordizia 2015" Ordizian (Gipuzkoa).
Gizakia eta gizartearekiko konpromisoa nabarmena izan da gure ibilbide guztian zehar eta gure proiektu guztietan. Genero berdintasuna, adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea, desberdin izateko eskubide eta bullying-aren gaia, kultur aniztasuna, etab. Izan dira gure proiektuen ardatza.